Argazkiak: Hernani K.E 0-0 A.D.Berriotxoa

Denboraldi batez argazkiak atera gabe egon naiz, izan ere partida batean baloikada batek kamara apurtu zidan. Jada konpondu dut, beraz hemendik aurrera, jardunaldiro igoko ditut argazkiak.

Barkatu eragozpenak,

Maddi Aldasoro

 

Ongietorri 2015-2016 denboraldia!

Datorren larunbatean ekingo diote Hernaniko neskek Euskal Ligari ilusioz gainezka.

Partida 15:30etan jokatuko da eta ligako lehenengo etsaia Gasteizko Neskak talde arabarra izango da.

Zubipe futbol zelai berria garaipen batekin estreinatzea espero dute gipuzkoarrek eta horretarako jarraitzaile guztien berotasuna beharko dute.

 

Goian bego Irantzu!

Beasaingo klubari,

Atzo futbol mailan galera latza izan genuen jokalari, entrenatzaile eta kirol hau gustatzen zaigun guztiok.

Ez da erraza lagun, senide edo kide bat galtzea, eta horregatik Hernani K.E-ko nesken taldetik animo guztiak bidali nahi dizkizuegu zuei guztioi.

Besarkada handi bat familia eta lagunei

Goian bego Irantzu!

Euskal koparen zozketa

  1. Aldez aurreko fasearen emaitza

BARAKALDO C.F – S.D. BEASAIN

TOLOSA C.F. – ZARAUTZ K.E.

Salbuetsiak izan diren 14 taldeen izenak:

  1. ABANTO CLUB
  2. AÑORGA K.K.E
  3. ARRATIA C.D
  4. ATHLETIC CLUB “B”
  5. AURRERA VITORIA C.D.
  6. BIZKERRE CLUB
  7. EIBAR S.D.
  8. ERANDIO BETIKO NESKAK F.K.E.
  9. GASTEIZKO NESKAK C.D.
  10. HERNANI C.D.
  11. LEIOAKO EMAKUMEAK S.F.K.E.
  12. MARIÑO C.D.
  13. PAULDARRAK F.K.T.
  14. SAN IGNACIO S.D

2. Final-zortzirenen zozketaren emaitzak

1.Kanporaketa: BARAKALDO-BEASAIN kanporaketaren irabazlea, S.D. SAN IGNAZIO-ren aurka

2.Kanporaketa: GASTEIZKO NESKAK-AURRERA VITORIA

3.Kanporaketa: EIBAR-AÑORGA

4.Kanporaketa: LEIOAKO EMAKUMEAK-PAULDARRAK

5,Kanporaketa: TOLOSA-ZARAUTZ kanporaketaren irabazlea, MARIÑO-ren aurka

6.Kanporaketa: BIZKERRE-ABANTO CLUB

7.Kanporaketa: ERANDIO BETIKO NESKAK-ATHLETIC CLUB B

8.Kanporaketa: HERNANI-ARRATIA

 

Informazio gehiago: ligavascafemenina.jimdo.com

 

 

Peña Athletic-en aurka 2-3 galdu arren, Hernanik salbazioa lortu du

Tentsioz betetako partida izan da 25.jardunaldian jokatu dutena. Hiru puntuak lortzea oso garrantzitsua zen datorren urtean euskal ligan mantendu ahal izateko. Baina, bizkaitarrek Hernaniren akatsak aprobetxatu dituzte norgehiagoka irabazteko. Argazkia: Maddi Aldasoro

IMG_6795

 

Sigue leyendo

Entrenamentua Denontzat Kirol Elkartearekin

Atzo entrenamentu berezia izan zuten Hernaniko Neskek. Ismael eta Javi entrenatzaileei esker esperientzia polita bizi izan zute txuriberdeek, rutinatik apur bat alde batera utziz, Hernaniko nesken taldeak eskerrak eman nahi  dizkie entrenatzaileei eta Denontzat Kirol Elkarte osoari, jasotako tratuarengatik eta bizitako esperientziarengatik. 11160461_10205749127678991_850957741_n